Hiru furgoneta elektriko berri ditu Txinzerrek
Hiru ibilgailu ordezkatuko dituzte hiru furgoneta elektriko berriek. Etorkizunean ibilgailu flota handitzeko asmoa adierazi dute.
Txinzerrek hiru furgoneta elektriko erosi ditu eta, horrela, emisioak murrizteko eta ingurumena zaintzeko konpromisoa berretsi dute. Erakundeak aurretik bazituen teknologia elektrikoak eta GLP gasa konbinatzen zituzten ibilgailu hibridoak.
Renting kontratu baten bidez eskuratu dituzte hiru ibilgailuak, mugikortasun jasangarriaren beharretara egokitutako “ikuspegi malguago” baten alde eginez. 50 kWh-ko bateria ahalmena dute eta 342-ko WLTP autonomia. Erabiliko duten energia %100 berriztagarria da.
Etorkizunean ibilgailuen flota handitu nahi dute, eta, gainera, entitateak Moves III planeko laguntzak eskatzeko asmoa dute. Diru laguntza horrekin inbertsioaren zati handi bat ahalko dela berreskuratu azaldu dute, 21.000 eta 29.000 euro artekoa, gutxi gorabehera.