Hilaren 17an hasiko dituzte Presa I eremuko obrak
Presa I eremuan 66 etxebizitza eta lokal bat eraikiko dituzte. Obrek 22 hilabeteko iraupena izango dute.
Datorren asteko asteazkenean hasiko dituzte Presa I eremuko obrak. 66 etxebizitza eta lokal bat eraikiko dituzte, eta horiek, 22 hilabeteren buruan amaituta izatea aurreikusi dute.
Lanak amaitu baino lehen, 2025ean, etxebizitzak esleitzeko prozesua abiaraziko dute. Zozketa bidez egingo da, Etxebiden izena eman dutenen artean. Lokalari dagokionez, udalak erosteko lehentasuna izango duela aurreratu dute.
Datorren astean adi ibili beharko dute orubean aparkatuta dauden autoetako jabeek; izan ere, hilaren 17rako (asteazkena) Biteri kaleko orubeak hutsik egon beharko du eta egun horretatik aurrera ezin izango da bertan aparkatu. Hilaren 22rako, obrarako kasetak jarriko dituzte. Gainera, obrarako autoak Harresilanda kaletik izango dute sarbidea.