Galea zentroarekin hitzarmena sinatu du BAT-ek
Asteburuan hiru lehia izango dituzte BAT-eko atletek: Pista estaliko Euskadiko txapelketa, Euskadiko kross txapelketa eta European DNA Meeting Clubes.
Bidasoa Atletiko Taldeak hitzarmen berri bat ofizialdu du. Galea zentroarekin egin du akordioa eta klubeko atletez gain, entrenatzaile, guraso, monitore zein eskolarteko kirolariek izango dute hitzartutakoaz probesteko aukera. Sesio bakoitzean %10-eko deskontuaz gozatu ahal izango dute.
Galea zentroa medikuntza eta fisioterapia zentro berria da; Santiago kalean zabaldu ditu ateak. Aitor Aldaya, klubeko atleta ohia da bertako arduraduna. Zentroaren inguruko xehetasunak webgunean aurki daitezke.
Asteburuko lehiaketak
Asteburu honetan hiru lehia izango dituzte BAT-eko kirolariek: Pista estaliko Euskadiko txapelketa, Euskadiko kross txapelketa eta European DNA Meeting Clubes.
Denetan berriena da European DNA Meeting Clubes. BAT-eko atletak bi kategorietan sailkatu dira: 20 urte azpikoa eta absolituan. Proba ezberdinak uztartzen dituen topaketa mixtoa da. Lasterketak zuzenean ikusi ahal izango dira Espainiako Federakuntzaren webgunean.
Larunbat arratsalde eta igande goizean pista estaliko Euskadiko txapelketak jokatuko dira Anoeta Belodromoan. Proba guztietan izango da klubeko ordezkari bat. Larunbatean 15:45ean hasiko da txapelketa 20:00ak bitarte. Igandean, 10:15ean hasi eta 13:00etan amaituko da.
Igande goizean ere Euskadiko kross txapelketa jokatuko da Gamarran (Araban). 16 urte azpiko kategoriarekin hasiko da lehia goizeko 10:00etan. Azkenak, 23 urte azpikoak, 13:30ean irtengo dira. Bertan BAT-eko 25 atletak parte hartuko dute. Proba garrantzitsua da; izan ere, Espainiako kross txapelketan parte hartzeko Euskadi-ko selekzioa osatzeko baliozko proba izango da.