Inauterietako desfilean parte hartzeko izen ematea, zabalik
2024ko Inauterietako Hondarribiko desfilean parte hartzeko izen ematea zabaldu berri da; 24ra bitarte egongo da irekita.
2024ko Inauterietako Hondarribiko desfilean parte hartzeko izen ematea zabaldu berri da. Desfilea otsailaren 11an izango da, igandea.
Bertan parte hartu nahi duten elkarte, dantza eskola, zein pertsonek udaleko erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dituzte izen emate orria zein dokumentazioa.
Urtero bezala lau taldetan parte hartu daiteke: A, B, C eta D.
- A taldeak: lagun bakarreko taldeak dira.
- B taldeak: gutxienez bi eta gehienez bost lagunekoak izango dira.
- C taldeak: sei eta hamabost bitarteko taldeak.
- D taldeak: hamabost lagunetik gorakoak.