TAO txartelak berritzeko kanpaina hasi da
Gaur hasi eta otsailaren 5era bitarte ahalko dira TAO eta egoiliar txartelak berritu edota eskatu. 2024ko prezioa 48 eurokoa da.
2024ean erabiltzeko TAO eta egoiliar txartelak berritzeko kanpaina aste honetan jarri da martxan eta otsailaren 5a bitarte egongo da irekita. Baldintzak betetzen dituzten eta tasaren ordainketa helbideratuta duten egoiliarren egungo txartela automatikoki berrituko zaie. 2024ko prezioa 48 eurokoa da, 2013an zegoena bezalakoa, eta otsailaren 5ean zordunduko da ordainketa.
Gainera, Irungo Udalak gogoratu du azken urteetan betiko balio duten egoiliar txartelak banatzen ari direla “herritarrei izapideak errazteko eta kontrolean aurrera egiteko”. Txartel hauek automatikoki berritzen dira, egoiliar izateko baldintzak betetzen jarraitzen badu eskatzaileak eta, beraz, urtea bukatzen denean ez dira kendu behar ibilgailutik.
Udalak ordainketa helbideratzea gomendatu die egoiliarrei eta hori egiteko udalaren egoitza elektronikora jo behar da eta udalak egun hauetan posta elektronikoaren bidez bidaliko dizkien datuak sartu, besteak beste Helbideratzea egiteko azken eguna urtarrilaren 26a da.
Behin epea amaituta, ordainagiriaren ordainketa helbideratuta ez duten eta tasa ordaindu ez duten erabiltzaileen TAO txartela balio gabe utziko dute.