TAO eta egoiliar txartelak berritu daitezke jada
Aste honetan abiarazi du udalak TAO eta egoiliar txartelak berritzeko kanpaina. 2023ko TAO txartelak martxoaren 15etik aurrera baliogabetuko dira.
Aste honetan, Hondarribiko Udalak, TAO eta egoiliar txartelak berritzeko kanpaina abiarazi du.
“Herritarrei izapideak errazteko” egoiliar txartelek balio iraunkorra izango dute aurrerantzean, horrenbestez, automatikoki berrituko dira. Beti ere, txartela eskuratzerako garaian betetzen ziren baldintzak betetzen jarraitzen badituzte.
Bestalde, ordainketa helbideratuta ez dutenek ordainagiria etxean jasoko dute eta bertan aipatzen den edozein guneetan egin beharko dute ordainketa. Ordainketa egiterako momentuan automatikoki berrituko da txartela.
TAO txartelari dagokionez, txartela helbideratzeko gomendioa luzatu du udalak “joan-etorriak saihesteko”. Izapideak hilaren 25a baino lehen egin beharko dira.
Datu aldaketarik balego edo txartela berritu nahi ez duenak udalarekin harremanetan jarri beharko du. Hiru modutan egin daiteke, telefono bidez (943111244 – 943111246), helbide elektroniko bidez edo BAZ bulegoan.
Berritze epea amaituta, martxoaren 15ean baliogabetuko da 2023ko TAO txartela.