DokuIrunen denboraldi berria aste honetan hasiko da
Ostiralean 'El futuro del océano' eskainiko dute Amaia KZn, 19:00etan. Gonbidapenak ohiko bideetatik eskuratu behar dira.

Bueltan da DokuIrun eta zazpigarren edizioa da ostiral honetan hasiko duena. Proiektatuko duten lehen pieza El futuro del océano da, Mario Cuesta Hernandok zuzendutakoa. Saioa Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren zuzendari David Sanchezek dinamizatuko du, eta itsas biologian doktorea den Alberto Santolaria izango da gonbidatu berezia.
Ostiraleko emanaldia 19:00etan hasiko da eta Amaia KZn egingo da ohi moduan. Lehen proiekzio hau hilaren 17tik 19ra egingo den Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren parte da.
Bertaratzeko sarreraren prezioa doakoa da, baina gonbidapena lortu behar da Amaia KZren webgunearen bidez, antzokiaren leihatilan proiekzioa hasi baino ordubete lehenago eta sarrerarik balego. Luis Marianoko turismo bulegoan ere lor daitezke.
Hurrengo hitzorduak
- Nepaldala
- Data: otsailaren 23an, 19:00etan.
- Zuzendaria: Asier Requejo.
- Arnasa betean. Emakume zinegileak
- Data: martxoaren 17an, 19:00etan.
- Zuzendariak: Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia.