'La Ertzaintza que viene' liburuaz arituko dira hilaren 8an
Ahoztar Zelaieta idazlea bertan izango da. Aurkezpena Palmera Montero gunean egingo da 17:30ean.
Ahoztar Zelaieta idazleak argitaratu berri du Txalaparta argitaletxearekin La Ertzaintza que viene liburua. Euskal poliziaren modus operandiak “galdera asko” sortzen dituela dio idazleak, baina lan gutxik erakusten dutela hori dio. Eusko Jaurlaritzaren segurtasun publikoaren teknifikazio prozesua eta bere praktika eztabaidagarrienak plazaratu ditu.
Aurkezpenari Ertzaintza 2.0 teknologia berria, filosofia berdina izena jarri diote eta Palmera Montero gunean izango da hilaren 8an (astelehena) 17:30ean. Zelaieta bertan izango da.