Julian Iantzik Ola sagardotegiko txotx denboraldia irekiko du
Hilaren 21ean ekingo diote sagarren emariaren 2024ko denboraldiari Ola sagardotegian, 14:00etan. Erreserba egin behar da bertaratzeko.
Txotx denboraldia hasiko du Ola sagardotegiak hilaren 21ean (igandea), 14:00etan, eta Julian Iantzi omenduko dute “etxeko laguna” dena. Bertaratzeko bazkaltzeko erreserba egin behar da 943 62 31 30 telefono zenbakira deituta.