Bidasoko Xake Kluba Gipuzkoako Txapelketetan garaile
Emakumezkoetan Ecarina Apostol izan zen irabazle, eta beteranoetan Felix Manso, biak ala biak Bidasoa Xake Klubekoak.
Pasa den abenduaren 26tik 30era bitartean Emakumezkoen eta Beteranoen mailako Gipuzkoako Txapelketak jokatu ziren, Gipuzkoako Federazioak hala bultzatuta. Bidasoa Xake Kluba bertan izan zen eta bi garaipen ekarrai zituzten: Ecarina Apostol Emakumezkoen Txapelketaren garaile izan zen eta Felix Manso Beteranoen kategoriakoa.
Irabazleez gain, ordezkaritza gehiago izan zituen Bidasoko taldeak, hala nola, Siena Ibarra –txapeldunordea 2021ean–, Ecaterina Apostol eta Bujin Lkhagvajav aritu dira emakumezkoetan, eta Andoni Orube, Juan Manuel R. Saavedra, Carlos Rodriguez, Andrés Prieto eta Carlos Pascual beteranoetan.
Ecaterinak Emakumezkoen kategoriako lehen postua bereganatu zuen 6tik 5,5 punturekin; Ibarra bigarren postuan sailkatu zen 4 punturekin, biak Bidasoa Xakeko jokalariak. Emaitza horiei esker, Ecaterinak eta Sienak Emakumezkoen Euskadiko Txapelketan parte har dezakete maiatzean.
Beteranoetan, Bidasoko taldeko Felix Mansok, 1 zenbakidunak, 7 puntutik 6 lortu ditu. Josu Tornay izan da txapeldunordea, eta Ulrik Ortiz Rasmussen hirugarren sailkatua.
Siena Ibarra, 13 urterekin txapeldun
Siena Ibarrak 13 urte ditu eta 2023ko Emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketako irabazlea da. Lehiaketa horretan parte hartzeko 12 urte baino gehiago eduki behar dira eta, beraz, irabazle gazteenetarikoa da Ibarra.
Horrez gain, titulu gehiago ere eskuratu ditu: Txapeldunordea 2021ean, Euskadiko Haur Mailako txapelduna 2023an, Euskadiko Kimu 2022an eta Infantil 2023an. Guztira 18 sari ditu.
Bidasoko Xake Klubak elkarrizketatu egin du Ibarra eta gurasoak emakumeak xakean jokatzera animatzeko deia zabaldu du.