Irungo Harrera Sareak jantzi zehatz batzuk eskatu ditu
Egoera onean dauden motxilak, mugikorrak eta neurri jakin bateko zapatilak galdegin dituzte.
Irungo Harrera Sarea urteko 365 egunetan aritzen da lanean, eta aurten egun bat gehiago urte bisurtea delako. Hainbat lantaldetan banatuta daude eta arroparen kudeaketaz arduratzen direnek arropa biltzeko kanpaina ttipi bat jarri dute martxan.
Hala, egoera onean, hau da, erabilgarri dauden mugikorrak, motxilak, eta 40 eta 46 neurrien arteko zapatilak edota botak eskatu dituzte. Horiek eramateko ordutegia goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartekoa da eta egoitza Kale Nagusia 14 zenbakian daukate.