'Bidasoa 2018-2023' dokumentala Primeran plataformara iritsi da
Etxeetako pantailetara iritsi berri da, baina herrietako aretoetako bideari ere segituko dio dokumentalak.
2023ko Zinemaldian estreinatu zen Bidasoa 2018-2023 dokumentala eta ordutik bere bidea egiten ari da, ibaien gisan. Irunen eta Hondarribiko pantaila handietan eskaini zuten eta gaur etxe guztietako pantailetara ailegatu da, Primeran plataformari esker. Guztiz doakoa da baliabide hau.
HITZA-k iazko abenduan elkarrizketatu zuen Fermin Muguruza obraren zuzendaria eta eskualdean migrazio politikekin gertatzen dena Donostiaraino ailegatzen dela baieztatu zuen, aurkezpen atzo bizkarrean dituelarik. Aurrerago dokumentalaren DVD edizio berezi bat kaleratuko duela adierazi zuen ere.
Hurrengo egunetan, dokumentalaren hainbat proiekzio egingo dituzte: hilaren 10ean, Bergaran (Gipuzkoa); 17an, Kanbon (Lapurdi); 18an, Iruñean; 19an, Ultzaman (Nafarroa) eta Abadiñon (Bizkaia); 20ean eta 21ean, Leitzan (Nafarroa); 21ean, Baztanen (Nafarroa); eta 27an, Lezon (Gipuzkoa).