Hitzordurik gabe artatzeko aukera eskainiko du Txinzerren Jendaurreko Arreta Bulegoak
Hilaren 8tik aurrera zabalduko da aukera. Hondarribian ere jendaurreko arreta zerbitzua egongo da astelehenero, BAZ-en.
Txinzerren Jendaurreko Arreta Bulegoan berritasunekin hasiko dute urtea; izan ere, datorren astelehenetik aurrera jendaurreko arreta errazteko hainbat aldaketa egingo dituzte.
Alde batetik, hilaren 8tik aurrera hitzordurik gabe artatuko ditu abonatuak, nahiz eta hitzordua eskatzea erabakitzen dutenek lehentasuna izango duten. Gainontzekoak iritsierako hurrenkeraren arabera artatuko dituzte. Hala, guztiek behar duten arreta jasoko dutela “ziurtatu” du Txinzerrek. Bulegoa astelehenetik ostiralera 8:15etik 14:45era egongo da zabalik.
Bestetik, Txingudiko Zerbitzuak-ek jendaurreko arreta eskainiko du astelehenero, Hondarribiko BAZen, 08:30etatik arratsaldeko 14:00etara.
Era honetan izapideak kudeatzeko “sarbide eraginkorragoa eta erosoagoa” eskainiko dute. Hitzordua eskatu nahi dutenek helbide elektroniko edo telefono bidez (900 119 384) egin dezakete.

