Bi hondarribiar zesta-puntako Udazken Sariko finalean
Jon Arbelaiz eta Beñat Bereau Tolosako Beotibar pilotalekuan lehiatu ziren abenduaren 30ean.
Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa. Joan den larunbatean jokatu zituzten zesta-puntako Udazken Sariko finalak Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta bi hondarribiar aritu ziren bertan: Jon Arbelaiz eta Beñat Bereau.
Binakako modalitatean lehiatu ziren. Alebinetan, Jon Arbelaizek Danok Bat-eko Jakes Egurbide izan zuen taldekide. Hiru joko jolastu zituzten eta lehena irabazi bazuten ere, hurrengo bi jokoetan aurkariak (Xabi Uribe-Unax Urresti) gailendu ziren.
Infantiletan, berriz, Beotibarreko Oier Sarasolarekin osatu zuen taldea Beñat Bereauk. Aurkariak Beñat Beristain eta Xuban Txurruka izan ziren. Bi joku irabaziz, hasi eta buka nagusitu ziren Beristain eta Txurruka.

Argazkia: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.

