2024ko Inauterietako kartela hautatzeko lehiaketa
Lanak urtarrilaren 18 eta 19 artean aurkeztu beharko dira. Edonork parte hartu dezake. Ikus oinarriak.
Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak 2024ko Inauterietako kartel lehiaketa abiarazi du. Edozeinek parte parte hartu ahal izango du, beti ere, hurrengo jarraibideak jarraitu baditu.
Kartelean hurrengo lema azaldu beharko da: “Hondarribia – Inauteriak 2024”. Teknika librea izango da, hau da, marriazkiak, collage-a… Lan guztiek, derrigor, jatorrizkoak izan behar dute eta inon argitaratu gabekoak. Neurriak 70 x 50 zm-koa izan behar du eta bertikalean aurkeztu behartuko da.
Saria, 450 euro
Lehiaketako irabazleari 450 euroko saria banatuko zaio (P.F.G.Z. kendu gabe) eta aurtengo Hondarribiko inauterien iragarlea izango da.
Datak
Lanak BAZ-en aurkeztu beharko dira (Javier Ugarte 6) urtarrilaren 18 eta 19an. Aurkeztutako lanak urtarrilaren 29tik otsailaren 12ra bitarte, biak barne, Arma Plazan egongo dira ikusgai.

