Ostiralean lehorreratuko dira Hiru Errege Magoak
Ostegun eta ostiralean izango dira postariaren eta erregeen kabalgatak. Ostegunean 18:00etan hasiko da segizioa. Ostiralean, berriz, 19:15ean abiatuko dira Hiru Erregeak Hermandadera.
Hiru Errege Magoei eta postariari harrera egiteko prest dira Hondarribiarrak. Ostegun eta ostiralean izango dira kabalgatak eta horietan parte hartu nahi duten gazteek (12 urtetik beherakoek) gurasoen baimena eraman beharko dute derrigorrez hurrengo hitzorduetara.
Postariarena izango da lehen kabalgata. Urtarrilaren 4an arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira Mendelutik (Betherram). Amuten geldialdia egin eta jarraian Kostatik Txiplauko biribilgunera joango dira. Alameda gurutzatu eta Santa Maria atetik igaroko dira. Kale Nagua, San Nikolas, Juan Laborda eta Jabier Ugarte kaleetatik barrena San Kristobal biribilgunera helduko dira. Azkenik San Pedro kalea eta Zuloaga kaleetan barrena ibili ondoren San Kristobal biribilgunean amaituko da.
Ostiralean, berriz, Hiru Erregeen kabalgata izango da. Urtarrilaren 5ean 17:45ean abiatuko da segizioa Mendelu auzotik. Amute igaro (18:15) eta Kai Zaharrrera helduko dira (19:15-19:30), bertan lehorreratuko baitira Hiru Erregeak eta Kai Zaharretik Hermandadera abiatuko dira herritarrei agur egiteko. Ondoren, San Kristobal biribilgunerantz abiatuko dira eta Hiru Bide, Haresilanda, Damarri plaza igaroz Gernikako Arbolara helduko dira. Bertan, Kabalgataren Adorazioa (gurtza) egingo dute. Azkenik, San Gabriel egoitzan amaituko da ibilbidea, 20:45 aldera.