Kiroldegietan deskontua bazkide berriei
Kanpaina berezia antolatu du urtarrilerako udalak eta asmoa bazkide berriak lortzea da.
Urtarrilaren 31 baino lehen bazkide egiten diren pertsona guztiei matrikularen kostu osoa deskontatuko zaiela iragarri du Kirol departamentuak.
Bi plan atera dituzte. Baga, hiruhileko abonua egiten duten pertsonek (2024ko urtarriletik martxora), ez dute matrikula ordaindu beharko. Biga, 2024ko urtarriletik irailera bitarteko abonua egiten dutenek ez dute matrikula ordaindu beharko eta ez zaie lehen hilabeteko kuota kobratuko.
Kiroldegietan alta emateko bi modu daudela azaldu dute, online, BPXport webgunean, eta aurrez aurre, bi kiroldegietako harrera-lekuan, astelehenetik ostiralera, 08:30–20:00 ordutegian.
Abonatzeak hainbat abantaila dituela oroitu dute, hala nola, ikastaroetan izena emateko lehentasuna izatea eta plaza erreserbatuta izatea ikasturte bukaera arte. Horrez gain, prezio murriztuak dituzte jardueratan eta fisioterapia zerbitzua; frontoian, trinketean eta squashean asteko doako ordu bat dute eta Kirol Txartela Mugiment programari atxikitako EAEko kiroldegietan sarbidea.