Gaurtik aurrera erabili ahal izango da KirolTxartela Mugiment
Hondartza kiroldegiko erabiltzaileek programari atxikituta dauden ia 100 udalerrietako 163 kirol instalazio erabili ahal izango dituzte.
2024 urtean sartzearekin batera batu da Hondarribia KirolTxartela Mugiment programara. Gaurtik aurrera, beraz, Hondartza kiroldegiko erabiltzaileak programa honi atxikitutako ia 100 udalerrietako 163 kirol instalazioetara joan ahal izango dira, inolako gastu gehigarririk gabe.
Mugiment txartela Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektua da, kirol jarduera sustatzeko eta kirol eskaintza handitzeko helburua duena.
Mugiment txartel birtuala da, hortaz, Google play edo Apple Store-n app-a deskargatu ahal izango da.