Ezagutu zure hiria programaren urteko lehen hitzordua
Hondarribiko Palenciarren familia ezagutzeko hitzaldia eta bisita gidatua egingo dituzte.

Urtarrilaren 12an izango da Ezagutu zure hiria programaren 2024 urteko lehen hitzordua. Arratsaldeko 19:00etan, Arma Plaza Fundazioan ‘Palenciatarrak, familia hondarribiar cristautu baten mugarriak (XV-XX. Mendeak)’ deituriko hitzaldia eskainiko du Iñaki Garrido Yerobik. Familia Hondarribiar kristautuaren 600 urteko mugarri nagusiak aztertuko dituzte eta leinuko kide nagusiak izango ditu ardatz. Hitzaldira edonor bertaratu daiteke eserlekuak bete arte.
Programaren bigarren zatia hurrengo egunean gauzatuko da. 11:30ean Arma Plazan bildu eta bisita gidatuari ekingo diote. Kasu honetan, parte hartzaile kopuruan ez da mugarik izango.
Bisita zein hitzaldia gazteleraz izango dira, baina bisitaren zenbait zati elebidun izango direla aurreratu dute.
Garrido historian doktorea da, Euskal Herriko eta Nafarroako familia noble eta genealogia gaietan aditua.