EHKSren aurkezpena egingo dute Bidasoan
Aurkezpena hilaren 4an izango da, osteguna, Palmera Montero gunean.
Euskal Herriko Kontseilu Sozialista aurkeztu zuten pasa den abenduaren 16an Eibarko Astelena pilotalekuan. “Belaunaldi gazte baten urteetako lanaren ostean, gaur euskal langileriaren alderdia gorpuztu da”. Hala adierazi zuen Ane Ibarzabalek, EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako eledunak.
Orain, eskualdeka ari dira egiten aurkezpenak eta Bidasokoa ostegun honetan izango da, hilak 4, Irungo Palmera Montero gunean, 18:30ean.