Bertso bazkari musikatua Korrika kulturalean
Hilaren 20an egingo da bertso bazkari musikatua Landetxa auzo elkartean. Tiketak 15 euroan daude salgai eta menu beganoa eska daiteke.
Katean Korrika eguna ospatuko dute hilaren 20an eta Irunabarrek parte hartuko du. Bertso bazkari musikatua da antolatu dutena Landetxa auzo elkartean eta tiketak dagoeneko eros daitezke 15 euroan Hazia, Depor, Aranaztarra, Otazpi eta Nuevo eta Itzala ostatuetan.
Bertsolariak izango dira Adrian Arruti, Abel Zabala, Aitor Errazkin eta Manu Goiogana; musikariak Iban Clemente, Beñat Elosegi, Rafa Rodrigo eta Maddi Sanz; eta guzti horien artean, lokailu lanetan, gai jartzailea Gotzon Aizpiolea arituko da.
Menu beganoa ere izango da eta hala nahi duenak telefonoz eskatu beharko du 747 425 434 telefono zenbakira deituta. Sarrerak erosteko azken eguna urtarrilaren 14a da.