Abendurako ere programazio zabala bi gaztelekuetan
Martindozeneako eta Artiako gaztelekuetako jardueretan parte hartzeko izena eman beharra dago aurretik, eta 12 eta 17 urtekoei begirakoak dira.
Abenduan ere jarduera programazio zabala antolatu dutela Irungo Artia eta Martindozenean gaztelekuetan iragarri du gaur Irungo Udalak. Jarduerak 12 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzendutakoa da eta hilabete osoa izango dute horietaz gozatzeko.
Antolatutako ekintzen artean, sukaldaritza klase bat, Lettering edo hitzak marrazten ikasteko saio bat edo origami tailer batean parte hartzeko aukera izango dute.
Bestalde, Martindozeneko Gaztelekuak bi gune izango ditu ikasturte honetan adinaren arabera banatuak. Ostiralero eta larunbatero Gaztelekuko bigarren solairua 15 urtetik 18ra bitarteko gazteentzako bakarrik izango da, eta behekoa, 12 eta 15 urte bitartekoentzat.
Bi gaztelekuetako jardueretan parte hartzeko izena eman beharra dago eta horretarako gaztelekuetara gerturatzearekin nahikoa da. Beste bide bat mezu bat bidaltzea da, gazteleku@irun.org-era edota Whatsapp mezu bat bidaltzea 690 706 471 telefono zenbakira.
Hona hemen bi gaztelekuen jarduera-programa eta Martindozenea gaztelekuko lehenengo solairuan 15-18 urtekoentzat dagoen espazioko programa: