100 urte bete ditu Milagros Santo Puertak
Senideak eta Nuria Alzaga udal ordezkaria gerturatu dira zoriontzera Inmaculada adinekoen etxera.
100 urte bete ditu gaur Milagros Santo Puertak eta zoriontzeko bere bizilekua den Inmaculada adinekoen etxera gerturatu da udalaren izenean Nuria Alzaga Kultura ordezkaria.
Santo Puertak Errioxan jaio zen 1923ko azaroaren 29an, baina bizitzaren parte handiena Irunen egin du, Kolon pasealekuan, hain zuzen ere. Bere lan bizitza ostalaritzarekin lotuta egon da eta 98 urte bete arte bakarrik bizi izan da bere etxean, hori bai, beti bere ingurukoengandik lagunduta.