Real Unionek eta Aston Villak sinatu dute lankidetza hitzarmena
Real Unionek bat egin du V Sports-eko kluben "sare global gero eta handiagoarekin". Hitzarmenari esker kluba "nazioartean" kokatzea nahi dute.
Realarekin zuen hitzarmena bertan behera utzi, eta Erresuma Batuko Aston Villarekin berri bat sinatu duela iragarri du gaur Real Union taldeak.
Hala, Real Unionek bat egin du V Sports-eko kluben “sare global gero eta handiagoarekin”. Horren kide dira ere Vissel Kobe talde japoniarra, ZED FC egiptoarrak eta Vitoria Sport Clube portugaldarrak.
Lankidetza-hitzarmen horri esker, kluba “nazioartean” kokatzea ahalbidetu nahi dute, eta “gure gazteen garapena hobetu”. Hitzarmen honekin “ideien, tekniken eta jardunbide egokien truke kooperatiboa” espero du talde txuri beltzak.
Bi kluben arteko “akordio historikoa” dela diote eta honek “metodologia teknikoa eta entrenamendukoa” garatuko dituelakoan daude. Aldi berean, hobera egingo dute ere “errendimendu, begiratze, eta atzemate-arloetan”, eta datuen analisian eta plantillen kudeaketan lagunduko du.