Korrika batzordea osatzeko deia egin du AEK-k
Ostiral honetan egingo dute lehen bilkura, Palmera Monteron, 18:30ean. Euskal eragile eta herritar guztiei zabalik dago.
2024ko martxoaren 14an hasiko da Korrika Irundik eta AEK-k atzera kontaketa hasi du: 106 egun 23 ordu eta 53 minutu falta dira, hain zuzen.
Irteera egun hunkigarri bezain handia ailegatu aurretik, asko dagoela egiteke gogoratu du koordinakundeak eta horretan laguntzeko prest daudenei dei egin diete. Hala, Korrika batzordea osatzera doaz eta lehen bilkura ostiral honetan izango da, abenduak 1, Palmera Montero gunean, 18:30ean.
Eragile eta herritar euskaldun guztien artean “oroitzapen ahaztezin” bat sortzera bultzatu nahi du AEK-k.