Biziki kale entrenamenduen bigarren elkartzea egin dute
BATek Biziki kale entrenamenduak sortu ditu eta "giro onean" joaten ari dira. Horrez gain, asteburuan Abel Castañares beteranoak 12. postua lortu du Euskadiko Cross Master Txapelketan.
Asteburu honetan BATek ez du deskantsurik hartu. Izan ere, Euskadiko Cross Master Txapelketan izan dute ordezkaritza, eta sortu berri duten Biziki kaleko entrenamendu saioen bigarrena egin dute.
Abel Castañares, fin
Igarotako asteburuan Euskadiko Cross Master Txapelketa egin da Laudion eta BATeko Abel Castañares beteranoa bertan izan zen.
55 urtetik gorakoen kategorian aritu zen eta 12. sailkatzea lortu zuen 22 minutu eta 8 segundorekin. Taldearentzat “oso postu ona” da lortutakoa.
Biziki entrenamenduak
Bigarren elkartzea egin zuten ostiralean Biziki kale entrenamenduetako kideek, eta, oraingoan, Errenteria-Oreretako Fanderia Auzo Elkartetik abiatu ziren. Guztira, 25 korrikalari elkartu ziren azken saioan.
Talde hau Fortuna eta BAT taldeek sortu dute eta “giro onean kalean entrenatzen” ari direla adierazi dute. Hurrengo entrenamendua abenduan egingo dute eta Irunen.