Cristina Laborda da Irungo alkate berria izateko hautagai nagusia
24 urte daramatza zinegotzi eta ordezkari karguetan, eta Santano ordezkatzeko hautagai nagusitzat hartu da.
Gaurko osoko bilkuran Irungo alkate berria aukeratzeko prozesua hasiko da eta Miguel Angel Paez lehenengo alkateorde bada ere, Cristina Laborda da alkate izateko hautagai nagusia, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez. Irungo lehen emakume alkatea litzateke.
Labordak 19 urterekin hartu zuen udalean zinegotzi kargua, 1999an, eta, ordutik, zazpi aldiz izan da udal gobernuko kide, sail ezberdinen ordezkaritzekin. Egun, Berdintasuna; Udaltzaingoa eta Bizikidetza; Gizarte Ongizatea; Obra Publikoetarako; Baloreak eta Giza Eskubideak; Garapenerako Lankidetza; Kontsumo ordezkaria da irundarra.