Biok Txingudi, garaipenetik gertu
Iruñean jokatu zuten eta 7 eta 15 izan zen azken emaitza. Plaiaundikoak sailakepenean 10. dira.
Iruindarrak jaso dituzte etxean Biok Txingudiko neskek eta garaipena oso gertu izan dute. Markagailuan 7 eta 15 irakur zitekeen partidaren amaieran.
Larunbatean jokatu zen partidua, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean eta jokalariek minutu bateko isilunea egin zuten biolentzia matxistaren biktimak oroitu eta omentzeko. Gainera, begizta morearekin kamisetan jokatu zuten.
Partidara itzulita, Txingudikoen eta iruindarren artekoa lehia bizia izan zen. La Unica taldea izan da baloiaren nagusi, baina Plaiaundikoak defentsan “sendo” aritu ziren. Izan ere, 33. minutura arte markagailua hutsean mantendu zen. Nafarrak izan dira puntuak gehitzen lehenak entsegu baten bidez Txingudik izandako plakaketa akats bakarrean (0-5).
Enara Arrutik linea hautsi bazuen ere marka lortzeko, nafarrak hobeto aritu ziren erasoan eta haiena izan zen garaipena. Emaitza honekin eta Elorrio-Urgozok Iruñearen aurka lortutako garaipenarekin, Biok Txingudi 10. postura jaitsi da.
Hasierako hamabostekoan Gaxi Famoso, Yaiza Garcia, Maren Santacruz, Zumendi Caro, Lohitzun Aia, Irene Goenaga, Miren Fernandez, Lea Etxebarrieta, Leire Muñoz, Enara Arruti, Laida Rodriguez, Naroa de la Fuente, Onintza Burgera, Luma Altube eta Paola Vega izan dira. Aulkian hasi dira Saioa Gartzia, Lucia Duran, Lupe Pescador, Irati Lazkano, Aitana Garrido, Ainara Varela eta Maddi Garmendia. Luis Cengotitabengoak epaitu du norgehiagoka.