30. urteurrenean, omenaldia Irunen Kepa Ordokiri
Urtero Hendaiako hilerrian egiten diote omenaldia, baina aurtengoa berezia izaki, Irungo Gernikako Arbola parkean izango da, larunbat honetan, 12:00etan.
Bihar beteko dira 30 urte Kepa Ordoki, Gernika batailoiko komandantea zendu zenetik. Urteurren hori gogoan izateko, Ordokiren izena daraman talde memorialistak elkarretaratzea egingo du Irungo Gernikako Arbola parkean, abenduak 2an, 12:00etan.
Ordoki Hendaiako hilerrian dago lurperatuta 1993tik eta, orduan, Eusko Gudariak abestu zuten agurtzeko. Mikel Epaltza apaizaren hitzetan, komandanteak “inoiz ez zuen gloria pertsonalik eskatu eta gauza bakar bat desira zuen soilik: bere herriaren askatasuna”.
30 urte hauetan komandantearen gaineko oroimena “urrituz” joan dela Euskal Herrian dio elkarteak eta larunbateko omenaldia “ezinbesteko” dela adierazi dute, “Irungo lider abertzalearen jarduna oroitarazteko”.