Jose Antonio Santano Madrilera doa
Alkatetzan 21 urte eman ondoren, hainbat hedabidek zabaldu dute Santano Espainiako Gobernuko Garraioko estatu idazkari berria izango dela.
Hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, Jose Antonio Santano Irungo alkateak bere kargua utziko du. Santanok 21 urte daramatza Irungo alkatetzan, 2002tik, eta hainbat komunikabidek argitaratutakoaren arabera, Madrilgo Espainiako Gobernura egongo du jauzi Garraioko estatu idazkari berria izateko. Pedro Sanchezek eratu berri du gobernu berria, eta Oscar Puente Garraio ministro berriaren bigarrena izango da egungo Irungo alkatea.