[Argazkiak] Emakumeak Korrikak morez bete ditu Hondarribiko kaleak
Emeki elkarteak antolatuta, emakumeek kilometroak egin dituzte indarkeria matxistari aurre egiteko. 10:30ean oinezkoen martxa abiatu da. Ondoren, 11:00etan, lasterketa.
Gaur Azaroaren 25a da, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta egun horren harira, hainbat jarduera antolatu dira Oarso-Bidasoko eskualdean indarkeria matxistari aurre egiteko.
Hondarribian, Emeki elkarteak antolatuta, Emakumeak Korrika lasterketa egin da gaur goizean, 100 parte hartzaile ingururekin. 10:30ean, oinezkoen martxa abiatu da Emekiren egoitzatik. Ondoren, 11:00etan, emakume lasterkariak abiatu dira. Lasterketa hasi aurretik, emakume guztiek beroketa saioa egin dute Ane Bayorekin.
Hona hemen Emakumek Korrika lasterketaren hainbat argazki: