Tren geltokiko obren gaineko bilera irekia, astelehenean
Bilera publiko bat egingo dute Irungo Adifeko nazioarteko geltoki berriaren obren hasierak sortuko dituen zalantzak argitzeko.

Datorren astelehenean, azaroaren 27an, Irungo Adif geltokiko Nazioarteko Irteeren eraikineko atarian (6 bidea) bilera publiko bat egingo dute Irungo Adifeko nazioarteko geltoki berriaren obren hasierak sortutako zalantzak argitzeko.
Bileran, Jose Antonio Santano alkateak, Denis Itxaso Espainiako gobernuko ordezkariak eta Eduardo Muñoz Adifeko arduradunak hartuko dute parte.