Hatortxu Rockera joateko autobusa antolatu dute
Ernaik autobusa antolatu du, abenduaren 16an Atarrabian egingo duten musika festibal solidariora joateko. Txartelak eskuragarri daude.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/11/hatortxu.jpeg)
Abenduaren 16an egingo dute, 28. aldiz, Hatortxu Rock, Atarrabian (Nafarroa). Elkartasuna eta musika nahasten dituen jaialdira joateko autobusa antolatu du Ernaik.
Errenteria-Oreretatik aterata (14:20an; Niessengo biribilgunean), Oiartzundik pasatu (14:25ean; elizako bus geltokian) eta Irunen egingo du hirugarren geldialdia (14:30ean; Bixeran). Bertatik joango dira Iruñerria aldera.
Autobuserako txartelak Hazia (Irun), Kastro (Oiartzun) eta Arkaitza (Errenteria-Orereta) tabernetan daude salgai, 18 euroren truke. Zerrendan izena eman beharko da.
Guztira, hamazazpi taldek egingo dute bat aurtengo Hatortxu Rock-ekin: Los Chikos del Maiz, Huntza, Tropa do Carallo, Dupla, Los Zopilotes Txirriaos, Auxili, Liher, Skabidean, Stay Homas, Streetwise, Burutik, Baizera!, Etxepe, Arkada Social, Ibil Bedi, Dj Reimy eta Dj Trapella.