Osakidetzako arreta itxaron-zerrendak nabarmen gainditzen dira
Bidasoa eskualdeko espezialitateen kontsultetarako itxaron-zerrendak nabarmen gainditzen dira Euskadiko bataz bestekoarekin alderatuta.
Osasun Bidasoa Plataformak adierazi du Bidasoa eta Bortzirietako osasun publikoa egoera larrian dagoela. Bidasoa eskualdean, Osakidetzako arreta espezializaturako itxaron-zerrendak nabarmen gainditzen dutela Euskadiko bataz bestekoa. Izatez, Euskadi itxaronaldi laburrena duen erkidegoa da, 44 egueneko bataz bestekoarekin; estatuak, 87 eguneko bataz bestekoa du. Euskadiko itxaronaldi luzeenak traumatologian, ginekologian eta dermatologian dira.
Bidasoan ordea, itxaronaldi horiek are luzeagoak dira. Bidasoan, traumatologia kontsultarako itxaron-zerrenda 188 egunekoa da (Espainiako batez bestekoa baino 100 egun gehiago); Osakidetzan, bataz bestean, 54 egunekoa den bitartean. Bestalde, ginekologiako itxaron-zerrenda 53 egunekoa da bataz beste; Osakidetzan berriz, 49 egun. Eta, dermatologian, itxaronaldia 75 egunekoa da bataz beste; Osakidetzan aldiz, 68 egun. Gainera, azpimarratu nahi izan dute ez dagoela agendarik urologiako, errehabilitazioko eta minaren klinikako kontsultetan. Hortaz, ezinezkoa dela pazienteak zitatzea, ez baitago itxaron-zerrendarik. Eta, ekografia bat egiteko kasuan, egoera oso larria dela aipatu dute, itxaron-zerrenda 230 egunekoa delako, eta horrek atzerapen diagnostiko larriak ekar diezazkioke populazioari.