Greba feminista orokorraz, Irun eta Hondarribiko langile eta emakumeekin
Antxeta irratiak eta HITZAk irrati saio berezia egin dute gaur, azaroaren 30an egingo den greba feminista orokorra hizpide, zaintza erdigunean jarrita.
Antxeta irratiak eta HITZAk irrati saio berezia egin dute gaur, azaroaren 30an egingo den greba feminista orokorra hizpide, zaintza erdigunean jarrita. Bidasoan bizi den errealitateari helduta, 11:00etatik 13:00etara Irungo Emakumeen Etxetik zuzenean aritu dira elkarlanean eskualdeko euskal hedabideak.
1. Elkarrizketa
Saioa, Aitziber Zapirainek gidatu du, eta programa hasteko, Argitxu Dufau Iparraldeko LABeko eta mugimendu feministako ordezkaria eta, Irun eta Hondarribiko mugimendu feministako zein greba antolaketarako batzordetik Ainara Lopezekin elkartu da. Zer dio LABek zaintzaz? galdetu dio Zapirainek.
Dufau: Zaintzaz konstatazio batetik zer da zaintza? zein arlotan aipa daiteke? Bi ardatz identifikatzen ditugu. Etxekoa bada bat, intimoa eta hori ere politikoa da. Gaur egun ere badira beste batzuk eta profesionalizatu direnak eta enpleguari lotutakoak ere badaudenak. BI ardatzekin gizarte honetan iritsi da momentu bat zeinetan pentsatzen da inork egin nahi ez duen lan bat dela. Emazteen eskuetan geratzen da, arrazializatuak direnak. Administratiboki egoera ez egonkor batean etab.
Zaintza arlo profesionalean pribatizatzen bada zerbitzua okertzen da eta horrekin batera lan baldintzak eta enpresa pribatuaren helburu nagusia da etekina ateratzea. Etxean, aldiz, zaintza lanean dago zailtasuna. Gizarte osoan mahai gainean jarri behar den gaia da. Nola egiten dira zaintzak?
Badira alternatibak baina errotik aldatu behar da sistema eta sistema komunitario bat sortu bai banaketan. Sistema publiko bat zein eskainiko duen zerbitzu on bat eta ematen dutenei lan baldintza duinak eskaintzeko. Sistema bera interpelatu behar da.
Zaintza mahai gaineratzen den bezala, zaintza bada indarkeria matxista, ezta?
Lopez: Nik uste dut ondo azaldu duela Argitxuk Feminismoak du gaitasuna esateko: pertsonala politikoa da. Uste dut, tamalez, bi gauzak elkar elikatzen direla. Alde batetik, lanaren prekarizazioak badu harremana zaintza lanetik edo emakumeok gure gain hartzen ditugun ardurak, patriarkatuak egozten dizkigunak prekarietatera eramaten gaitu. Gure erronkak edo bizi perspektibak baldintzatuak daude zentzu horretan. Emakumeak etxeko lanak edo barne zama hori baduzu ez duzu aspiratuko beste profesionalizazio mailetara. Kontziente izan behar gara denok gara interdependietnteak jaiotzetik hiltzeraino. Zaintza lanak behar ditugu jaiotzetik heriotzeraino eta hori erdigunean jartzeko garaia da aspalditik. Badirudi sistema eusteko beharrezkoak diren kontuak gure gain egon behar dutela eta ez da horrela. Publikoki politika erabakiak hartzeak eragingo du gure bizi baldintzetan. Greba politikoa da. Greba egin ezingo dutenak dira gure sustengua. Erabaki politiko bat da erresidentzien kudeaketa.
2. Elkarrizketa
Segidan, eskualdeko ELA eta LAB sindikatuetako ordezkarien txanda izango da, adinekoen egoitzetako langileen egoera zein aldarrikapenak jorratzeko. Lan baldintzez aritu dira.
Zein harreman duzue adinekoen egoiliarrekin?. Bertako langileen egoerarekin zerekin egiten duzue topo?
Ainhoa Arretxe, ELAko ordezkaria: Datuek diote %45 lanaldi murriztua dituztela eta %40 behin behinekoa direela. Ezegonkortasuna eragiteaz gain, soldataz eragiteaz gain, opor eskubideak ez dituzte. Behin behinekoak kateatuz doaz, kontratuak bukatzean, oporrak finikitatu eta opor eskubiderik gabe geratzen dira. Lan kargei buruz esan nahi dute kudeaketa horretan merkatuaren logika dute, merkatuen logika dutela eta etekinak atera nahi dituzte eta lan baldintzetan eragiten dute. Lan karga handia dute eta %30 abstentismoa. Soldata, kontratu eredua, eguneroko lan baldintzak, denbora… 262 egun greban Gipuzkoako erresidentzietan eta aldarrikapenetan egoiliar bakoitzeko 2 ordu eskatzen zuten ez dutelako denborarik haien beharrak asetzeko.
Aratz Alzaga, LABeko ordezkaria: Eskualdeko erresidentzia gehienak pribatuak dira baina titulartasun publikoa duten arren, kudeaketa pribatua da. Ama Xantalen egoitzak titulartasun publikoa dauka baina enpresa pribatuak kudeatzen du, Eulen enpresak kasu honetan. Soldatak behar dutenak baino baxuagoak eta partzialitate altuak ordutegiei dagokienez. Oso jornada murriztuak edo erdiak edo zatituak. Geroz eta lan baldintza prekarioak izan, zailagoa da langile horien antolaketa aurrera eramatea. Ez baduzu oinarrizko beharrak asetzeko denborarik, ez duzu antolatzekorik.
Nola dago egoera azaroaren 30ari begira eskualdeko erresidentzietan?
Alzaga: Hain sektore prekarizatua izanda zentzu batean greba egiteko aukera mugatua dute. Lanaldi hain partzialekin eta kontratu tenporalak direla lotuta, greba egun batek asko suposatzen dien. Bestetik, Ainhoaren ildotik, kontratua ez bada mugagabea beldurra dago berriro ere lanerako ez deitzearekin. Zaintza sektorearen prekarietatateaz hitz egitean eskala bat dago: erresidentzietakoak, etxekoak, etxekoetan kontratuekin eta gabe. Geroz eta prekarietate sakonagoan egon, urratuagoa dago greba egiteko eskubidea. Oso konplikatua da sektore honetan greba orokor bat egitea.
Grebaren arrakasta ez da izango zenbateraino geratu den produkzioa, arrakasta izango da enpresetan gaia lantzen jarraitzea lortu bada eta kontzientziazio hori ematea eta hori sustatzen jarraitzea sindikatutik. Nahiz eta Grebarentzat ere garrantzia du dena gelditzeak.
3. Elkarrizketa
Amatasunak ere lekua izan du saio honetan. Horretarako, Kris Markos eta Miren Lanz herritarrak bertaratuko dira. Amatasun ereduez aritu dira, zaintzarekin lotura zuzena duen erlazioaz.
Markos: Duela 5 urte diagnostikatu zidaten minbizia mota bat eta ordutik nire bizitza dragoi khang bat izan da bai fisikoki bai emozionalki. Bai ala bai tokatzen zaizunean marroi hau, zure bizitza berrantolatu behar duzu. Bi seme nahiko txiki nituen, orduan, 4 urteko bikiak eta tokatu zaizkit momentu ezberdinak. Momentu batzuetan laguntza behar izan dut bai ala bai eta besteetan konbinatu behar izan dut nire buruaren eta haurren zaintza. Esperientzia hauetatik pasatzeko ingurukoen, familien eta lagunen laguntza ezinbestekoa da.
Hasieran ez nuen asimilatu, operazioak, tratamenduak… horretan nengoen eta gero denborarekin bai ala bai asimilatu behar duzu. Ez dut hausnarketa sakon bat egin asimilatzeko. Ama nintzen eta aurrera atera behar nituen haurrak eta ez nuen aukera handirik. Nik uste dut denborarekin hasten zarela gauzak asimilatzen. Nire kasuan ez da trukorik.
Hil arte bizi. Hori lantzen dugu. Izan Inurri niretzat oso esperientzia polita izaten ari da. Egia esan kostatu zitzaidan hurbiltzea ez nekien momentu horretan sentitzen nuen agian ez nuela laguntza behar, baina beste aldetik pentsatzen nuen ez neukala zer eskaini. Kostatu zait gerturatzea baina gerturatu naizenean mundiala izan da. Gure artean egiten duguna da, zalantzak, beldurrak, gomendioak partekatzea eta ikusten duzunean zuri gertatzen zaizuna jende gehiagori gertatzen zaiola. Zu bezala jarraitu behar dute beraien bizitzarekin.
Lehenik eta behin, konturatu nintzen lan egiten nuela ordu pila bat eta gero konturatzen zara osasunari lehentasuna eman behar diozula, osasunik gabe ez duzu ezer. Horren aldetik buelta bat eman diot. Nabaritzen badut zerbait medikuarengana noa eta lehen azken momenturako uzten nuen. Denbora badut deituko dut esaten nuen baina orain ez. Nire buruari eta familia eta lagunei jartzen diet arreta.
Oraindik badugu bizitza planteamendu bat zaindua zara edo bizitza indibidualista daukagu. Ez dugu zaintza txertatua. Nire esperientziarekin konturatu naiz minbizia edonori gerta dakiokeela eta zure bizitzako momentu batean zaintza beharko duzula. Ikasi behar dugu hori barneratzen eta bizitza horrela dela onartzen. Familiarekin denak gustura gaudenean disfrutatzeko da, baina tokatzen denean negu gorria, zaindu egin behar gara eta bizitzako zati inportantea da eta polita da ere txertatzen baduzu zaintza behar dugula.
Lantz: Amatasunak ematen du gai konkretu bat dela. Grazia egiten dit zeren eta emakume guztiak ez gara ama eta ez dugu zertan izan behar, baina denak gara seme alabak eta denoi eragiten digu amatasunak era batean edo bestean eta ez die amei bakarrik eragiten. Feminismoaren barruan pendiente zegoen gaia mahai gaineratu da. Egia da aipatzen dela Ama eme ume liburuan. Sistema honek itogarri egiten duen amatasuna emakumeei dagokie. Amatasuna ez da esperientzia txarra, sistema da itogarria eta sistema honetan ama izatea zaila da. Amatasun feministen espazioak sortzen saiatu gara. Ez dago amatasun eredu bakar bat. Ematen du gure amonen eta amen amatasunen talka bizitzen: bizitza zentratzea seme alabetan edo ama liberala, ardura guztiak zerbitzuetan utziko duena.
4. Elkarrizketa
Azkenik, Hego Euskal Herrian bereziki zaintzaren profesioa ezagutzen duten Patt Iturria eta Marling Castillo zaintzaileen txanda izan da. Emakume migranteek egin ohi dute lan sektore honetan.
Zaintzaileek ba al dute greba egiteko aukera?
Castillo: Ez da grebarako eskubiderik ez izatea, kontua da ez dugula hori egiteko eskubiderik. Kontua da emakume asko etxean dauden emakumeak direla eta beldurra dutela. Ezin dute greba egiteko beldurra kendu, lana galtzeko beldur direlako. Ez dago ziur pertsona horrek eskubide hori erabiliko duenik lan hori galtzeko beldurrik gabe.
Ordutegiez gain, lan egindako orduak ere ordaintzea aldarrikatzen dugu. Adibidez, etxe barruan dauden emakumeei ez zaie presentzia-orduak aitortzen. Kontratu askotan erabakitzen da langileen presentzia, baina ez da ordaintzen ez ekonomikoki ez inola ere. Langabeziarako eskubidea ere aldarrikapena da. Duela urtebete lege bat atera zen horretarako.
Gaur egungo gizarte-mugimenduetan ez dute onartzen, eta beste aldera begiratzen dugu, ez dugulako langile horien errealitateari begiratu nahi. Langileen %95 atzerrikoak dira, gehienak.
Gizarte honetan magrebiekin edo afrikar ondorengoekin dauden aurreiritziak ez dituzte onartzen koloreak edo erlijioak, eta hori borrokan ari gara. Berdintasunezkoa izatea. Ez dugu ikusten hesi hori, gaur egun, emakume zuriei buruz hitz egiten da, jatorri atzerritarreko emakumeekin. Berdin-berdina izan behar du jende autoktonoak, eta gehiegikeria berak ez dituztenak.
Iturria: Kobratu eta kobratu gabe egon naiz zaintzan lanean. A30eko asanbladan sartu nintzen eta ezinbestekoa zen niretzat zaintzaileen eskaerak hortxe egotea. Ezin dute grebara joan. Bizilagunak proiektua egin genuen pasa den igandean eta 17:00etan korrika joan ziren lanera. Derrigorrez 2 edo 3 lau ordu dituzte libre. Beraien eskaerak mahai gaineratu gabe grebak ez du zentzurik.