Emakumeen Etxeak indarkeria matxista "gora doala etengabe" salatu du
Patriarkatuaren kulturak sortu duen adierazpen gorenena dela biolentzia matxista azaldu dute. Herritarrei larunbateko mobilizazioetan parte hartzera egin diete dei.
Irungo Emakumeen Etxeak gogoratu du berriro ere emakume izateagatik pairatzen diren egoera guzti guztiak salatzera eta balorean jartzera irtengo direla larunbat honetan, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean.
Patriarkatuaren kulturak sortu duen adierazpen gorenena dela biolentzia matxista azaldu dute, “gure bizitzetan sortzen dituen desberdintasun guztien adierazpen gorena”, zehaztu dute. Gainera, desagertu beharrean, gora ari dela egiten deitoratu dute.
Biolentzia matxistak hildako kideak gogoratu dituzte, “berriro”, eta ez horiek bakarrik, erasotuak eta jazarriak izan direnak ere gogoratu dituzte. Berdintasunaren aldeko borrokan “batasuna, hezkuntza eta konpromisoa” direla bidea gogoratu dute segidan.”Berriro ekarriko dugu gogora aurrera egin ahal izateko modu bakarra gizonak eta emakumeak elkarrekin ibiltzea dela, gizonekiko konpromisoa funtsezkoa delako. Erakundeen konpromisoa eta haien babes zintzoa eskatuko dugu berriro”.
Indarkeria matxistaren ondorioz, irundarrei galdegin diete mobilizatzeko eta bat egiteko elkarte feministek bai erakundeek egun horretan egingo dituzten deiekin.