Palestinaz tertulian, Fayed Badawirekin
Fayed Badawi militante palestinar eta FPLPko bozeramaile ohiarekin tertulia izango da Hazian, larunbat honetan. Aurretik, bazkaria egingo dute.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/11/captura-de-pantalla-2023-11-22-a-las-14-04-35-1200x675.png)
Palestinari elkartasuna adierazteko bazkaria egingo dute bihar Hazian, 14:00etan. Aukera begetarianoa egongo da, 13 eurokoa da prezioa eta Hazian erosi behar dira tiketak, osteguna baino lehen.
Ondoren, 16:00etan, Fayed Badawirekin, militante palestinar eta FPLPko bozermaile ohiarekin tertulia egingo dute.