Ontzi arinen kontsumoa murrizteko familientzako jarduera
Ekotxea Txingudik jolas bidezko jarduera antolatu du larunbat honetarako, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan.
Hondakinen Prebentziorako Astea da honakoa eta Ekoetxea Txingudik bat egin du. Hartara, larunbat honetan, azaroak 25, Ez zaitez biltzen utzi esperientzia egingo dute. Helburua, objektuei bigarren bizitza ematen ikastea izango da eta ontzi arinak izango dira ardatz.
Jarduera hau 5 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendutakoa da. jokoekin zirkuitu txiki bat osatu beharko dute, tartean, birdiseinatu eta birpentsatu ekonomia zirkularraren 7+1 ezaugarrietako bakoitza familia erronka zirraragarri bihurtzeko. Parte hartzen duten familia guztiek sari bat eskuratu ahal izango dute.
Euskal Estatistika Erakundearen datuen arabera, Euskadin batez beste 485 kilo hiri hondakin sortzen dira biztanleko, eta horietatik 50 kilo baino gehiago ontziak dira.
Orain arte ekonomia lineala izan dela nagusi azaldu du Ekoetxeak, hau da, ekoitzi, erabili eta botatzea. Gero, “jauzi kualitatibo” bat eman zen, eta hondakinen kudeaketan “murriztu, berrerabili eta birziklatu” da leloa. Dena den, Ekoetxearen hgitzetan eredu hori “motz” geratu da eta ekonomia zirkularrarekin bate egiteko eta eboluzionatzeko garaia dela diote.
Horretarako, materialen bizitza erabilgarria “optimizatzeko eta maximizatzeko” eta gure hondakinen sorrera “murrizteko unea” dela azaldu dute.
Doakoa da jarduera eta egunean zehar hainbat txanda antolatu dituzte. Parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena emanda egotea eta hori egiteko lotura honetara jo behar da.