45. Irun Hiria Kutxa Literatura Sariak banatzera doaz
Jose Angel Irigarai Imazek ohorezko garaikurra jasoko du eta ekitaldia berezia izango dela aurreratu dute.
Irun Hiria Kutxa Literatura Sarien 45. edizioaren sari banaketa ekitaldia Amaia KZ-n egingo da ostiral honetan, azaroak 24, 19:30eaan. Dagoeneko epaimahaiak iragarri zituen nortzuk izango diren garaikurra jasoko dutenak:
- Euskarazko eleberria: Ura ez baita beti gardena, Xabier Lasa Gorraiz.
- Euskarazko poesia: Zeru lurren liburua, Jon Gerediaga.
- Gaztelaniazko eleberria: Cartas a Nensi, Martha Asunción Alonso.
- Gaztelaniazko poesia: Equipos de respiracion Subacuatica, Andres Garcia Cerdan.
Euskarazko liburu sarituak Elkar argitaletxeak editatu eta banatuko ditu, eta gaztelaniazkoak Algaida argitaletxeak. Euskara eta gaztelaniazko eleberriek 20.000 euroko saria eta garaikurra jasoko dute; eta euskara eta gaztelaniazko poesiek 15.000 euroko saria eta garaikurra eramango dute.
Aurtengo ekitaldia “berezia” izango dela aurreratu dute eta “sorpresa” ugari egongo direla azaldu dute. Alde batetik, euskal liburugintzaren aldeko “ibilbide trinkoa eta esanguratsua” egin duen pertsona bat sarituko dute, Jose Angel Irigarai Imaz. Bera saritzea Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE), Euskal Idazleen Elkartea (EIE) eta Galtzagorri, ,Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea. Ohorezko garaikurra jasoko du Irigaiek.
Ekitaldia, musika, dantza eta literaturaren arteko elkarrizketa amultsu baten erritmoan egingo dutela aurreratu dute. Diziplina anitzeko artistak igoko dira oholtzara: Joserra Senperena musikaria, Neri hari dantza konpainiako dantzariak, Gosho ikus-entzunezkoetan eta Kutxa Fundazioa moda jantzietan.
Dagoeneko eskuragarri daude ekitaldirako gonbidapenak, doan.