XXIII Ficab zine jaialdiak sariak banatu ditu
Sari Nagusia Hubert Beassen 'Teviec' filmak irabazi du. Guztira 30 film luze eta labur proiektatu dituzte hilaren 13tik 18ra.
Azaroaren 13tik 18ra izan da Ficab Bidasoako Arkeologia Zinemaren Nazioarteko XXIII. Jaialdia Irungo Oiasso museoan eta Amaia KZn. Ohi moduan, azken egunean saridunak iragarri zituzten.
Sarien banatzea nazioarteko epaimahaikideek erabaki dute: Isabel Izquierdo lehendakaria, eta Juantxo Agirre, Julieta Juncadella, Eneko Sagardoy eta Mertxe Urteaga, bokalak. Bide horretan, Epaimahaiaren Sari Nagusia Hubert Beassek zuzendutako Teviec filmari ematea erabaki dute.
Beste sariak honako hauek izan dira:
- Hezkuntza Sailaren saria: Erromatarren arrastoak oinen azpian. Zuzendariak: Nagore Rementeria eta Iñaki Leturia.
- Zientzia Dibulgazioaren Arkeolan Saria: Le vrai visage des vikings. Zuzendariak: Alexis de Favitski eta Pierre Stine.
- Publikoaren Sari Berezia: Nekropoli baten istorioa. Zuzendaria: Javier Trueba