"Eskoletako jantokietako arazoen" aurrean, Elkarrekinek, mozioa
Jaurlaritzari bost eskaera egingo dizkiote, tartean, eskoletako jantokiak "funtsezko zerbitzutzat" hartzea eta sukalde propioak ezartzea.
Elkarrekin Irunek mozio bat jarri du ostiral honetako osoko bilkurarako eta eskoletako jantokietako arazoen aurrean Eusko Jaurlaritzak jardun dezala eskatuko dute. Gurasoen “kexa ugariei” heldu dio koalizioak eta salatu dute jantokietan ikasleei ematen zaien janariaren “kalitateak eta kopuruak” behera egin duela.
Sukalde propioa duten ikastetxeen eta eskola publikoetako jantoki publikoen artean dagoen “elikadura bereizketa” mahai gaineratu dute eta propioa dutenetan ez dela “elikadura intoxikazio kasurik” egon edota “harrak ez direla menuaren parte” salatu. Eskola publikoetan janaria “upel bidez” garraiatzen dutela gaineratu dute, “Euskadi Michelin izar gehien dituen lurraldea” izanda.
Gurasoen kexak “gaizki prestatutako elikagaien kasuak” direla adierazi du David Nuño koalizioaren bozeramaileak: “menua entregatzeko atzerapenak, langile eskasia eta kasu batzuetan pertsona guztientzat iristen ez diren errazioak”.
Arazo horrek, gurasoen “ondoezaz gain”, salatu dute gero eta ikastetxe gehiagori zirkularrak lekualdatzera behartuta izan direla, hala nola, Errenteria-Oreretako Koldo Mitxelenan edo Irungo Toki Alain.
Egungo problema “haurren elikaduraren gorabeherak eta kalitate-galera enpresa-mozkina elikagaien kalitatearen gainetik jartzen duen kudeaketa-eredu baten ondorio” direla diote. Hori ez ezik, haurren eskola elikaduraren gaineko kontrola galtzen ari dela diote, “ikasleen elikaduraren eta tokiko ekoizpenaren arteko lotura guztia” moztuz: “hurbiltasunekoa, bidezkoa eta osasungarria”.
Ostiral honetan aurkeztuko duten mozioan Eusko Jaurlaritzak eskola jantokiak “funtsezko zerbitzutzat” hartzea, elikadura “osasungarria eta hurbilekoa” sustatzea, ikastetxe publikoetan sukalde propioak ezartzea, gorabeheren ardura duen enpresa zigortzea eta zehatz mehatz zerbitzatzen diren elikagaiak kontrolatzea galdegingo diote.