Asko esperotako garaipena Zaisa Txingudirentzat
Bera Bera B donostiarrak jaso zituzten Plaiaundin eta 39 eta 15 izan zen markagailuko azken emaitza. Sailkapenean bosgarren dira.
Zaisa Txingudik irabazi egin du etxean eta hainbeste espero zuen garaipena izan da. Bera Bera B jaso zuen etxean eta 39 eta 15 izan zen bukaerako markagailuko emaitzak.
Iñigo Camareroren mutilak “buru belarri” prestatu dira pasa den asteburuko emaitza hobetze aldera. Izan ere, Zaisa Txingudi esku hutsik bueltatu zen Lasarte-Oriatik. Baina, garaipen honekin, sailkapenean bosgarren postura igo da taldea, hain zuzen ere, Bera Bera B aurreratuz.
Hasierako hamabostekoan honako hauek aritu dira: Hodei Guerrero, Xabi Sanchez, Jon Sanchez, Jenö Kocsis, Jon Mediavilla, Iker Tejero, Asier Gonzalez, Hector Pescador, Ioritz Franco, Carlos Lora, Unax Dominguez, Roman Solis, Adur Manterola, Alberto Robleda eta Alejandro Lasa izan dira. Aulkitik Unai Canok, Lander Vielbak, Iñaki Lantxok eta Javier Paredesek hasi zuten partida.
Ez da Biok Txingudiren eguna izan
Hasieratik luze egin zaio Biok Txingudiren emakumezkoen taldeari ligako ekipo indartsuenetako baten aurkako norgehiagoka. Universitario Bilboren zelaira joan ziren bidasotarrak baina bilbotarrak baloiaren jabe izan ziren partida osoanb zehar eta Biok Txingudik ez zuen jakin erasoak gelditzen.
Biok Txingudiren lerrokatzea Universitario Bilboren kontra Lucia Duran, Gaxi Famoso, Zumendi Caro, Saioa Gartzia, Lupe Pescador, Lohitzun Aia, Laida Rodriguez, Miren Fernandez, Leire Muñoz, Enara Arruti, Aitana Garrido, Naroa de la Fuente, Luma Altube, Gaia Morris eta Paola Vegak osatu dute. Irene Goenagak, Onintza Burgerak, Maddi Garmendiak eta Ainara Varelak ere jokatu zuten.
Taldeak azaldu du “merezi zuten baino jipoi handiagoa” jaso zutela, “baina goiko taldeek zertara jokatzen duten ikasteko balio izan duena”. Datorren astean hauetako beste talde baten aurka neurtu beharko dituzte indarrak, oraingoan, etxean.
18 urtez azpikoek ez dute bolada haustea lortu
Txingudi-Bera Berak hasiera “paregabea” izan zuen Elorrio-Arrasateren aurkako partidan, baina lehenengo zatiko azkeneko unetan irauli zuten beste taldekoek markagailua. Gero, bigarren zatian aldea handitu zuten eta 10 eta 33 izan zen azken emaitza markagailuan.
Txingudi/Bera Berarekin aritu diren jokalari bidasotarrak Axier Bravo, Koldo Barandiaran, Odin Gutierrez, Cristian Andrusyak, Julen Etxeberria eta Jon Susperregi izan dira. Azken honek, bost puntu lortu zituen asteburuko norgehiagokan.
16 urtez azpikoak, gero eta hobeto
Ez diote aukerarik eman Gaztedi Bri Txingudi-Baztaneko gazteek. Gasteiztarrek zati bakoitzeko erdialdean bisitarien jokoari erantzuna eman ahal izan diote baina ez da nahikoa izan.
Txingudi ordezkatu duten jokalariak Rares Radulescu, Adriáan Muñoz, Thiago Quimey, Maider Diaz, Aimar Iturre, Diego Armando, Unax Aristizabal, Hodei Aizpurua, Ekaitz Sanchez, Helene Tristan, Unax Lopez, Oier Oliveira, Aiert Mendizabal, Aimar Etxebeste, Ibai Senar, Markel Moratinos, Aritz Arrieta eta Eneko Diaz izan dira.