Irungo 'harro herria', biharko Korrika argazkira
Irungo AEK-k irundarrekin batera osatu nahi du Irungo Korrika argazkia. Bihar egingo dute, 12:30ean, San Juan plazan.
Lau haizetara zabaldu da: 23.Korrika Irundik Baionarat izango da. Bide horretan, Irungo AEK prestakuntza lanetan dabil hilabetetatik, isilpean, tentuz, baina oraingoan irundarrei egin diete dei.
Bihar, San Juan plazan, 12:30ean, “harro ekiteko” argazkia egingo dute eta bertaratzeko deia “ikasle, irakasle, korrika lagun, laguntzaile, euskaltzale, euskaldun, euskaradun eta euskalariei” egin diete. San Juan plaza “harrotasunez” betetzeko deia da.