Espainiako Kluben Kros Txapelketan izango da BAT
Lau talderekin joango dira Soriara igande honetan.
Igande honetan egingo da Espainiako Kluben Kros Txapelketa Sorian eta BAT bertan izango da. Gainera, ez du ordezkaritza bakarra izango, lau talderena baizik. 18 urtez azpiko bi talde, 16 urtez azpiko talde bat eta talde absolutu misto bat dira joango direnak. Klubak dio “berri garrantzitsua” dela distantzia luzeko atletentzat.
Taldekideak honako hauek izango dira:
- 16 urtez azpiko kategoria maskulinoa: Alai Cabello, Lukas Cabezon, Unai Gonzalez, Urko Ibarguen, Julen Mendoza eta Hugo Vazquez.
- 18 urtez azpiko kategoria maskulinoa: Mikel Aramendi, Xabier Elortegi, Iker Ibarguen eta Adur Ugartemendia.
- 18 urtez azpiko kategoria femeninoa: Maria Bauza, Lorea Cabezon, Irati Erro, Nahia Pikabea, Izaskun Sanz eta Uxue Sainz.
- Talde absolutu mistoa: Elena Martin, Ander Anglada, Miriam Gregori eta Mikel Agirrebeña.