Lau furgoneta elektriko erosi ditu udalak
Horrela, udal ibilgailuen parke osoaren %30k irizpide iraunkorrak betetzen ditu. 220.000 euroko inbertsioa egin dute.
Udal brigadak zein bestelako zerbitzuek erabiltzeko, lau furgoneta elektriko erosi ditu Irungo Udalak. Horiek gasolioa erregai bezala erabiltzen dituzten hainbat ibilgailu ordezkatuko dituzte, denak 23 urtetik gorakoak. Maxus etxekoak dira ibilgailuak, eta egindako inbertsioa 220.000 eurokoa izan da. %100 elektrikoak dira furgonetak.
Horrela, Miguel Angel Paez jarduneko alkateak jakinarazi du udaleko ibilgailuen parkearen %30ek iraunkortasun irizpideak betetzen dituela, eta zehazki furgoneten %47 direla elektriko. Udalak 2015ean erosi zuen gisa horretako lehen autoa. Oraingoak Moves III Planaren barruko diru laguntzen ekarpenarekin erosi ditu udalak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez.