'Euskaraz sortuz mundu berriak' da udalaren leloa Euskararen Egunarako
Azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartekoa da Euskararen Eguneko programazioa eta ekitaldi kulturalek osatzen dute. Olatz Salvador eta Gariren kontzertuak edota Jon Plazaolaren bakarrizketa dira proposamenetako batzuk.
Euskararen Eguna kari azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitarteko programazioa ondu du “ilusioz” udalak, hala azaldu duNuria Altzaga Euskara ordezkariak. “Oso programa kulturala da eta musika, antzerki eta literaturak, artistek sortzen dituzte mundu berri batzuk eta, kasu honetan, euskaraz sortuz mundu berriak sortze horren lelopean garatu dugu proposamena”.
Amaia KZn eta Oiasso Museoan egingo dira sei emanaldiak. Oiasson izango direnentzako pertsona bakoitzeko bi gonbidapen jaso ahalko dira, edukiera kontuengatik; Amaia KZko ekitaldietarako, berriz, pertsonako lau gonbidapen banatuko dira. Bihar jarriko dira salgai Amaia KZko sarrerak eta Oiassokoak egunean bertan lortu beharko dira museoan bertan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Bestalde, udalak bat egin du Gaitu kanpainarekin zeinak asmoa duen euskarazko milaka ahots erregistratzea, etorkizunean gailu elektronikoek euskaraz funtzionatzeko aukera izan dezaten. Ekimena irekia da, irabazi asmorik gabekoa, parte hartzailea eta masiboa izatea nahi dute. Horretarako, lotura honetan eman behar da ahotsa.
- Jon Plazaolaren bakarrizketa, Tu-tum Platz!
- Azaroak 30, osteguna, 19:00etan, Amaia KZn.
- Benta Zaharreko Mutiko Alaiak kantu jira kalean.
- Abenduak 2, larunbata, 12:00etan, Urdanibia plazatik San Juan plazaraino.
- Ene Kantak-en eskutik, Emozio festa! haurrentzako ikuskizuna.
- Abenduak 3, igandea, 17:00etan, Amaia KZn.
- Olatz Salvador musikariaren kontzertua.
- Abenduak 1, ostirala, 20:00etan, Oiasso Museoan.
- Gari musikariaren kontzertu akustikoa.
- Abenduak 1, ostirala, Salvadorren kontzertua ondoren, Oiasso Museoan.