Bidashopek larunbat honetan egingo du desfilea
Pelegrin de Uranzu kaletik irtengo da Irungo merkatarien desfilea eta Zabaltza plazan bukatu.
Bigarren moda desfilea egingo du Bidashopek larunbat honetan Pelegrin de Uranzo kaletik Zabaltza plazaraino, arratsaldez. Hiriko merkatari establezimendu desberdinen eskaintzak eramango dituzte eta, modeloak, adin guztietakoak izango direla azaldu dute “pertsonen dibertsitatea sustatzeko”.
Ekitaldia “belaunaldia askotakoa” dela diote, “interesgarria eta aukera ona adin eta sexu guztietako jendeak parte har dezan ohiko gauzetatik at”.
Asmoa, hiriko kalitate handiko merkataritzari ikusgaitasuna lantzea eta Irungo dendek dituzten azken moda joerak erakustea da. “Era horretan, moda denentzat badela erakutsi nahi dugu”.