Bakearen usoa jarri dute udaletxeko balkoian
'Gerrarik ez-ez gerrari' mezuarekin batera jarri dute bakeren usoa udaletxeko balkoian. Urriaren 27an onartuko mozioaren ondorioa da.
Urriaren 27an osoko bilkura egin zen Irunen eta bi mozio aurkeztu ziren Palestina eta Israel ardatz zituztenak. Bata, Elkarrekin Podemos eta EH Bilduk batera aurkeztutakoa da, eta, bestea, PSE-EE, EAJ eta PPk aurkeztutakoa.
Bozketa egin zen eta hiru alderdiek idatzitakoa gailendu zen, EH Bilduren eta Elkarrekin Irunen kontrako bozekin. HITZAk onartutako mozioa lortu du eta lotura honetan irakur daiteke zortzi puntuko mozioa.
Onartutako mozioan bakearen usoa eta Gerrarik ez- ez gerrari irakur daitekeen mezua udaletxeko balkoian jartzea jaso zuten. “Testu horrek Irun hiriak edozein atentatu, gatazka edo gerraren aurrean Bakearen eta Giza Eskubideen alde duen konpromisoa adierazten du”.