23. Korrika Irunen hasiko da eta Baionan bukatu
2024ko martxoaren 14tik 24ra izango da 23. Korrika eta 'Harro herri' lelopean abiatuko da Irundik Baionarat.
Gaur iragarri du AEK-k 23. Korrika Irunen hasi eta Baionan bukatuko dela. Harro herri lelopean elkartuko dira euskaldunak etengabeko korrikan, 2024ko martxoaren 14tik 24ra.
Baina, zergatik lelo hori? “Aurreko aldiko parte hartze masiboak argi utzi zuen gure hizkuntzaz harro gaudela eta guztion artean komunitate sendoa osatzen dugula”, azaldu dute antolatzaileek.
Aurrerapen gutxi eman dituzte antolatzaileek, iruditeria eta nondik nora izango den datorren Korrika soilik. Horrez gain, aurreratu dute Baionan egun osoko besta egingo dela.