Migratzen zeudela Irunen hil zirenak oroitzeko memoriala
Hitzordua igande honetan da, azaroak 19, 12:00etan, skatepark-etik gertu dagoen hildako migranteen omenezko monolitoan.
“Etorkizun hobe baterako bidaian hildako pertsonen memoria” egiteko memoriala ondu dute Korapilatuz, Fivasco eta Eskubidedun migratzaileak elkarteek. Hitzordua igande honetan da, azaroak 19, 12:00etan, skatepark-etik gertu dagoen hildako migranteen omenezko monolitoan. “Hildakorik ez, eskubideak bai” aldarrikatuko dute.
Memorialaren egitaraua honako hau izango da:
- Borobilean bilduko dira monolitoaren bueltan.
- Bidasoa ibaian hildakoen izenak dituzten hilerriak erakutsiko dituzte.
- Txoria txori abestuko dute.
- Koranaren, Ebanjelioaren eta filosofiako idatzien irakurketak.
- Isilunea.
- Manifestuaren irakurketa.
- Amets Arzallusek bertsoa botako du.
- Borobilean, elkarri eskua emanda, “etorkizun berri bat eraikitzeko ahal dugun guztia egiteko konpromisoa” hartuko dute.